Aparizio auzoaren parean, bidegorrian, Urretxuk parke bio osasungarri berria du. Bertan, gimnasia egiteko aparatuak daude. Ostegunean, +65 forokoek estreinaldi ofiziala egin zuten.

Ikastaroko azken ekitaldia izan zen. Parte-hartzaileak Areizaga-Kalebarren parkean elkartu ziren eta Mikel Markotegirekin eta Maite Aguadorekin parke bio osasungarrira joan ziren.

Markotegi Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua eta zahartze osasungarrian eta bizi kalitatean unibertsitate masterra da. Aguado Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiko koordinatzailea da.

Markotegik erabilera publikoko parke horiek nola erabil ditzake-tzen azaldu zien bertaratu zien guztiei. Herritik berarekin joan zirenez gain, bidegorrian zeuden hainbat lagunek parte hartu zuten.

Markotegik ordu erdi inguruko saio txiki bat eskaini zuen eta parkea inauguratutzat eman zen. Amaitzean, herrira itzuli ziren eta jubilatuen egoitzan lunch txiki bat egin zuten.

+65 foroa ikasturte honetan sortu da. Helburua adineko pertsonek beraien etorkizuna diseinatzea da. Dinamizatzaile baten laguntzarekin, parte-hartzaileek gai ezberdinen inguruan hausnartzen dute: nola nahi duten zahartu, etorkizunerako nahi duten zaintza eredua, harreman sareen diseinua, aisialdirako aukerak…

Bilerak hilean behin dira eta bileretan parte hartzeko ez da izena eman behar. Gainera, ez da derrigorrezkoa bilera guztietara joatea.

Bilerez gain, hainbat ekitaldi egin dituzte: osasun mentalari eta emozioen kudeaketari buruzko tailerrak, adinekoek jasaten duten diskriminazioari buruzko hitzaldia, doluari eta elikadurari buruzko saioak… Dagoeneko gimnasia egokitu saioetan izena eman daiteke eta bihartik aurrera yoga ikastaroan izena eman ahal izango da. – A.Z.