Oiartzun

– Azkeneko Osoko Bilkuran Udalbatzarrak aho batez onartu zuen Oiartzungo Berdintasun Plana, Oiartzungo I. Plan Feminista deitu dutena. 2024 urtera arteko iraupena izango du.

Planaren ezaugarri garrantzi-tsu bat bere izaera transbertsala da. Genero ikuspegia Udaleko sail guztietan txertatuko da, pixkanaka proiektu guztietan lan egiteko modua eraldatuz.

Olga Leibar Feminismo zinego-tziak azaldu zuenez, “berdintasuna lortzeko bidean pausu garrantzitsuak eman ditu orain arte Udalak: berdintasun saila sortu eta indartzea eta herriko diagnostikoa egitea, besteak beste”. “Lehenengo plan feminista hau aurrerapauso garrantzitsua da, izan ere plana estrategikoa da, egungo egoera jasotzen du, helburuak finkatzen ditu eta etorkizun hurbilean landu beharrezkoak zehazten du, bide-orri sendo bat eskainiaz Udalari”, azpimarratu zuen. – A.M.