- Oiartzungo Elizalde auzoko herritar talde batek Udaburuko sua festa antolatu du gaur arratsalderako. Iaz, soro eta bara-tzen emankortasunarekin jabetuta, udako solstizioa eta kantuak berreskuratzen hasi ziren.

Beraz, gaur 20.00etatik aurrera, ohiturari jarraituz, bizilagunak Doneztebe plazan elkartuko dira urteko egunik luzeena amaitu eta gaurik laburrena hasteko. "Aurreko urtean bezala auzotarren arteko festa atsegin bat egingo dugu suaren inguruan bilduz kantu, dantza eta jan-edanekin", adierazi dute.

Aurten, ordea, asmo horretan pauso bat gehiago eman nahi dute eta ospakizunari osagai berri bat gehitu nahi diote. Sua eta Soka dantzari, Mixel Etxekopar txirulari ezagunak egokitutako dantza gehituko diote: Zuberoako Jondone Johane. Azaldu dutenez, "Zuberoa da euskal astronomia eta kulturaren arteko lotura estuen gorde izan duena. Etxekoparren dantza, musika eta kantua ezin egokiagoak iruditu zaizkigu momentuak merezi duen garrantzia eta festa emateko". Gainera dantza erraza dela esan dute.

Eguna etxetik ekarritako janekin eta sardin erreekin egingo den auzo afariarekin amaituko da.