- Datorren ekainaren 28an LGTBIAQ+ nazioarteko eguna ospatzen da. Horren arira, Fenomena Kultur Taldeak, Hondarribiko Udalarekin lankidetzan, zenbait ekitaldi antolatu ditu, 2018. urtetik egin duen moduan.

Ekitaldi nagusiak ostirala honetan, ekainka 24, izango dira, Arma Plazan ostadarraren bandera arratsaldeko 19.00etan jarriko delarik. Ordu laurden geroago, Monica Zamorak eta Josune Lasak pregoia emango dute, eta 20.00etan Nacho Laborda Dj-aren emanaldia hasiko da.

Igandean, hilak 26, Jose Cortes Amunarrizen La carga laburmetraiaren estreinaldia egingo da 19.00etan Itsas Etxea Auditoriumean. Ekitaldian, Redbay lana ere emitituko da. Gonbidapenak ohiko bideetatik (Arma Plazako bulegoetan edo Kutxabankeko sarrerentzako webgunean) erretiratu beharko dira, doakoa izango den ekitaldirako.

Ekitaldiaren aurkezpenean, Juan Luis Silanes zinegotziak eskerrak eman zizkion atzo "Fenomena Kultur Taldeari, aurten ere Udalarekin lankidetzan ongi errotzen ari den jardunaldi bat antolatzeagatik". Bere aldetik, Monica Zamorak eskerrak eman zizkien "Fenomena Elkarteari eta Udalari, ekimen hauei esker gure bisibilitatea handitu egiten delako".