Oiartzunek erosketak etxean jasotzeko doako zerbitzua martxan du
Itturri elkarteak WhatsApp bidez saltzeko aukera zabaldu du eta plataforma digital bat sortu du
- Itturrik, Oiartzungo merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkarteak, tokiko ekimen bat jarri du martxan erosketak erosoago egiteko: Enara, Oiartzungo banaketa zerbitzua. Izan ere, erosketak eramateko eta WhatsApp bidez saltzeko doako zerbitzu bikoitza da, Oiartzungo bizilagunek benetako erosketa esperientzia izan dezaten.
Astelehenetik ostiralera, erosketak egunean bertan entregatuko dira. Hala, 8.00etatik 12.00etara egindakoak 13.30etik 15.30era banatuko dira, eta 12.01etik 18.00etara egindakoak, 19.00etatik 20.30era. Larunbatetan zerbitzua goizez bakarrik eskainiko da.
Aldiz, erositakoa etxean jaso nahi ez duenak Euskal Herria plazako aparkalekuan dagoen kontsignan jaso dezake egun berean.
Gaur egun hamaika establezimenduk eskaintzen dute zerbitzu bikoitz hau eta Itturrik herriko dendariei atxikitzeko deia egin die.
Gainera, www.nikoiartzunen.eus plataforma digitala garatu da Oiar-tzungo denda, ostalaritzako negozio eta zerbitzuei ikusgarritasuna emateko, haien digitalizazio maila edozein dela ere. Horrela, Oiartzungo eskaintza guztia espazio bakar batean biltzea lortzen da, kontsumi-tzaile eta bizilagunei produktuak bilatzea erraztuz. Webgune honetan Enara zerbitzua eskaintzen duten denden zerrenda agertzen da ere.
Oiartzungo merkataritza ikusarazteko eta laguntzeko garatutako ekintza hauek martxan jartzeko Itturrik Oiartzungo Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkatari-tza eta Kontsumo sailaren eta Dendartean elkartearen (Gipuzkoako merkatarien eta ostalarien elkartea) laguntza jaso du.
Temas
Más en Bertan
-
Irun afronta 2026 con proyectos clave en vivienda, movilidad y transformación urbana
-
La arrasatearra Nerea Baena y el legazpiarra Oier Talledo han ganado la San Silvestre de Urretxu y Zumarraga
-
El bertsolarismo inaugurará el año en Debagoiena con dos citas de primer nivel
-
"Ha sido duro, he estado cerca de abandonar el desafío, en especial tras el ataque del mastín; temí por mi vida"