emniskatak, Goierriko Zien-tzia Sare Herrikoiak, Made in Goierri zikloari hasiera emango dio. Aurtengo edizio berezia izango da, izan ere zikloak hamar urte betetzen ditu 2022an. Urteurrenaren testuinguruan, Lemniskatak hitzaldi bereziak eta indartsuak antolatu ditu. Besteak beste, euskal zientziako lehen mailako ikerlariek eta bailarako enpresa garrantzitsuenetako ordezkariek parte hartuko dute.
Made in Goierri zikloak martxoaren 3an, ostegunean, gauzatuko du bere lehenengo saioa. Pedro Miguel Etxenike Landiribarren eskutik izango da. Zientzialari nafarrak Ciencia. Cultura. Economía. Salud. Hitzaldia eskainiko du Beasaingo Igartza jauregian, 19.00etan.
Martxoaren 11an, ostiralean, Pablo Martínez-Lageren txanda izango da. La investigación en Cita-alzhéimer: avances en el tratamiento y la prevención de la enfermedad gaiaz mintzatuko da Igartzan, arratsaldeko 19.00etatik aurrera. Martínez-Lage medikuntzan eta kirurgian lizentziaduna da eta laguntzaren, ikerkuntzaren eta irakaskuntzaren alorretan lan egin du. Narridura kognitiboa eta dementzia duten pertsonei arreta ematen espezialitu da, baita alzheimer gaixotasunean ere.
Zikloaren hirugarren saioa Fernando Plazaola Muguruza legorretarraren Fusioko energia aldaketa-klimatikoa eragozteko aproposa izango al da? hitzaldia izango da. Plazaola zientzia fisikoetan lizentziatua da, baita doktorea ere. Teknika Nuklearraren bidez Materialak Aztertzeko laborategia sortu zuen eta Mimaspec ikerketa-taldeko burua da. Horretaz gain, Lemniskatako laguntzailea da. Martxoaren 18an eskainiko duen hi-tzaldia bertan eskaintzen duen bigarrena da eta Igartzan izango du tokia, 19.00etatik aurrera.
Martxoaren 25ean, ostiralean, bailarako enpresa traktoreetako ordezkariek Goierriko enpresak elkarlanean aurrera saioa eskainiko dute. GH, Ai-tzkorri SL, CAF, Orkli eta Irizar enpresetako Josean Guerra, Idoia Iztueta, Aitor Imaz, Asier Lekuona eta Josean Etxebeste ordezkariek parte hartuko dute. Hitzaldia arratsaldeko 19.00etan izango da Igartza jauregian.