- Gabonetako Zopazoka egingo da Seguran, datorren ostegunean, abenduaren 23an. Madura elikadura elkarteak, Segurako Udaleren laguntzarekin, antolatutako ekitaldia da.

Azoka berezia arratsaldeko 17.00etan hasiko da. Aldiz, 19.30ak aldera itxiko ditu ateak.

Mendarte Baserria (baserriko produktu ekologikoak), Telleria Gaztak (behi gazta ekologikoak), Segurako Eztia (eztia eta erle-produktuak), Hariztizabal Baserria (ogia, gozogintza eta zukuak), Garoa Elkartea (ardi gaztak), Oiharte (sagardoak), Basabe (garagardo artisauak), Olatxu Laboreak (mermelada ekologikoak), Txaramela (pasta ekologikoak), Edare (poltsak eta oihalezko osagarriak), Isla (pitxiak), Pott (keramika), Araiz (osagarriak),Ehunduz (poltsak eta ohialezko osagarriak), Otero Pilotagilea (pelotak), Kurkubi (dekorazioa), Artizar (telazko poltsak), Uhara (belarritakoak eta osagarriak), Loregorri (produktu menstrualak), Koloreztatu (kosmetika naturala), Lorena (Ringana kosmetika), Kikuxa (pitxiak) eta Maitandu (makrame osagarriak) artisauak izango dira bertan.

Segurako talogile ospetsuak eta tradizionalak ere Zopazoka berezian egongo dira.

Zopazoka ostegunetan ospatzen du. Zopazokak kalitatezko bertako produktuak kontsumitzea susta-tzen du. Gainera, ekoizlearen eta bezeroaren arteko hartu-emana ere bultzatzen du.