Errefuxiatuak hizpide Beasaingo erakusketan
- Errefuxiatuak: herrimina, memoria eta erbestea erakusketa ireki dute Igartza jauregian. Beasaingo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen Zuzendaritzak elkarlanean antolatu dute. Guztira, 65 elementu grafiko aurkitu daitezke bertan. Abenduaren 12ra arte ikusgai egongo da.
Argazkiek migrazioen egungo errealitatearen eta euskaldunek kanpoan babesa bilatu izan duten fase historikoen arteko antzekotasunak aztertzen ditu. Bigarren Gerra Karlista eta, batez ere, Gerra Zibila erakusten ditu, baita gaur egun Sirian eta Mediterraneoan dauden errefuxiatuen eta gertatzen ari diren migrazio errealitateen egungo irudiak ere.
"Batzuetan ahaztu egiten zaigu inoiz ere laguntza behar izan genuela. Gaur egun, herrialde batzuen egoera sozial, politiko eta ekonomiko prekarioak, bai eta gerra suntsitzaileek ere, milioika pertsona bultzatzen dituzte beren lurraldean duten bizitza atzean uztera eta urrun dauden herrialdeetan babesa eskatzera", adierazi zuen Ion Gambrak, Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko foru zuzendariak, astearte arratsaldean Igartzan egindako inaugurazio ekitaldian. Leire Artola, Beasaingo alkatea, eta Juantxo Egaña, erakusketaren komisarioa, ere bertan izan ziren.
"Arduraz eta erantzukizunez jokatzea dagokigu. Ez da hain urruti gure aiton-amonek gure lurra uztera behartuak izan zirela gerrak eraginda. Memoriak ez liguke hutsik egin behar. Giza legez, orain guri dagokigu eskuzabalak izatea guregana datozenekin", esan zuen Artolak, tokiko erakundeek jokatzen duten papera eta duten erantzukizuna azpimarratuz.
Temas
Más en Bertan
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba
-
El festival de pelota del 1 de julio traerá a pelotaris de primer nivel a Irun