- Euskal Herria Batera-ko Tolosako talde sustatzaileak antolatuta, igandean, Aberri Egunean hitzordua izango da Euskal Pizkundea plazan, 12.30ean. Irrati, telebista, zein Internet bidez entzun eta ikusi ahal izango dira egun horretan Txoria txori, Gernikako Arbola etaIkusi mendizaleak abestiak eta Tolosan ere seinalea zabalduko dute denak batera abesteko. Euria eginez gero, ekitaldia Berdura plazan izango da. Bestalde, ikurrinak balkoietan jartzeko deia egin dute.