- Tanttaka Teatroak Ameriketako bidaia antzezlanaren aurrestreinaldia eskainiko du Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean. Emanaldia asteazkenean 19.00etan izango da eta euskaraz izango da. Sarrerak bost euro balio du eta salgai dira Sarobeko bulegoan eta online bibe.me plataformaren bidez. Miren Arrieta eta Nerea Mazo dira Patxo Telleriaren lan honen protagonista, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean. COVID-19a dela eta, sarrera mailakatua izango da saioa hasi baino hamabost minutu lehenago eta musukoa derrigorrezkoa izango da uneoro.