- Amasa-Villabonako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu indarkeria matxistaren kontrako egunaren bueltan. Gaur, 18.30ean, Etxeko enplegua, diskriminazioa eta generoa hitzaldia izango da Subijana etxeko aretoan, Tatiana Bellorin eta Gerardo Carrere Errenteriako SOS Arrazakeriako kideen eskutik. Bihar, aldiz, 12.00etan, indarkeria matxistaren kontra egindako matazak zintzilikatuko dira udaletxean eta adierazpen bat irakurriko da. Ostiralean, 18.30ean, Tratu ona ematea: Duintasun eta eskubide kontua hitzaldia izango da Subijana etxean. Bestalde, Aiztondoko Mugimentu Feministak elkarretaratzea deitu du bihar, 19.30ean, Zubimusu zubian.