- Supermerkatu berri bat inauguratu zuen Eroskik joan den ostegunean Donostian. Zurekin izeneko ereduak, dagoeneko, belaunaldi berriko 850 denda baino gehiago ditu. Eredu horrek honako berezitasunak ditu: elikagai freskoetan espezialista den gama bat du, tokian tokiko produktuak ditu, eta eguneroko erosketan dirua aurrezten laguntzen du Eroski Cluben bitartez, besteak beste.

Donostiako Eroski Center supermerkatu berriak 930 metro koadroko salmenta aretoa eta 80 aparkaleku baino gehiago ditu. Hura martxan jartzeko 1,2 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da, eta 36 lanpostu sorrarazi ditu. Langileek, berriz, 6.200 prestakuntza ordu baino gehiago jaso dituzte, elikagai freskoen eta bezeroen arretaren inguruan. Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9.00etatik 21.00etara.

Beste ezaugarrien artean, nabarmentzekoa da bezeroaren arreta pertsonalaren alde egindako apustua, izan ere, okindegia, harategia, urdaitegia eta arrandegia baititu.

“Osasunaren eta elikadura iraunkorragoaren alde hartua dugun konpromisoari dagokion bezala, Eroskiren supermerkatu honen nortasun ikurretako bat tokiko elikagaien sorta zabala da, zeinetan sasoian sasoiko freskoek garrantzi handia hartzen baitute”, esan du Eroskik iparraldean dituen supermerkatuen zuzendariak, Ismene Fulgenciok.

Ildo horretatik, lehen seihilekoan %14,5 igo da Eroskik Euskal Autonomia Erkidegoan saltzen dituen tokiko produktuen kopurua. 10.000 produktu inguru merkaturatzen ditu, eta hemengo 1.800 hornitzaile ingururekin dihardu, haiei 650 milioi eurotik gorako erosketa eginez urtero.

Produktu dietetikoek eta biologikoek ere beren tokia dute supermerkatu berrian, elikagai joera berri guztiak biltzen dituzten guneekin. Gainera, atal horretan, produktu espezifiko sorta zabal bat dago, elikagai intoleran-tziak dituztenentzat (glutena, laktosa...) eta gantz, azukre eta gatz gutxi jan behar dutenentzat. Horretaz gainera, lurrindegi-parafarmazia atal zabal bat du, eta prestakuntza berezia duen langilea edukiko du bezeroari zainketa pertsonalerako arreta osoa eskaintzeko.

Era berean, saltokia iraunkorragoa da ingurumen aldetik; izan ere, kon-tsumitzen duen energia %60 gutxi-tzen du supermerkatu konbentzional baten aldean, eta eraginkortasun eta ingurumen iraunkortasun baldintza zorrotzak betetzen ditu. Hotzaren instalazioan egindako berrikuntza teknologikoari esker, instalazio horrek kon-tsumitzen duena gutxitu ez ezik modua ematen du bero hondakina berreskuratu eta klimatizazioan erabiltzeko ere; horrela, aurrezpen bikoi-tza lortzen da. Gainera, argiterian led teknologia darabil; horri esker, argiztapena homogeneoa da eta ikusmenarentzat oso erosoa, kontsumoa gutxituz.

2020ko lehen seihilekoan %14 igo da Eroskik Euskadiko supermerkatuetan saltzen dituen tokiko produktuen kopurua