- Zumartez gain, beste herriko eraikin esanguratsu bat dago obretan, Kalezar auzoan kokatzen den Pelaioenea.

Pelaioenean, esaterako, estalkia eta egitura egonkortzeko lanak aurreratuta daude. Ekhiñe Egiguren udal-arkitektoak azaldu duenez, "bat-batekoa" izan zen Pelaioenea birgai-tzeko beharra: "Eraikin hau Udalarena da, eta 2018ko udan konturatu ginen arriskuan zegoela: eraikina erortzeko arriskua zegoen, ezer egin ezean. Hasierako susto horrekin, konturatu ginen zerbait egin behar zela lehenbailehen arrisku hori saihesteko: helburua segurtasuna bermatzea zen".

Eraikinak bazuen kanaloi bat, amiantoduna, arrisku publikoa suposatzen zuena kale eta zoru publikoz inguratuta zegoelako. Eraiste prozesuari ekin zioten, kanaloia eta teilatua kentzeko, eta barruan erortzear zeuden egitura zatiak erretiratzeko. Segurtasuna bermatuta, hormak egonkortu eta teilatua jartzeari ekin zioten.

Hemen ere Zumarteko irizpide berdinak jarraitu dira: eraikinak hutsetik ez hastea, baizik eta dagoena mantendu eta birgaitzea, eta hori material natural eta jasangarriak erabiliz egitea.

Pelaioeneak, orain, egurrezkoa eta teila mistoko teilatua du. Jatorrian, eraikinaren sarrera nagusia Belmonte kalean zegoen, eta orain ate bana jartzeko bi irekiera egin dizkiote fatxadan, plazara eta aparkalekura bana. Hala, eraikinaren erabileraren inguruko proiektua definitzen doan heinean, Kalezarko espazio publikoa aktibatzeko tresnak izango dira.

Pelaioenean, besteak beste, emakumeen etxea kokatuko da.