- Ez da surik izango gaur iluntzean Alegiako plazan, baina beste modu batera bizitzeko aukera eskaini nahi die Udalak herritarrei. Horrela, azken urteetako San Juan suetako argazkiekin osaturiko bideo bat eskainiko da udal webgunean gaur, 21.00etan. Alegiako Argazkizale Taldeak osatu du bideoa eta herritarrei bat egiteko deia egin zaie.