Garai batean, bai eskolan edo bai euskaltegian, Lasarte-Oriako herritar askok ikasten zuten euskara, baina gero, bizitzako gorabeherak direla eta, euskararen erabileran atzendu ziren, herrian izan den errealitate soziolinguistikoak ez baitzuen asko laguntzen. Baina errealitate hori azkenaldi honetan asko aldatzen ari da eta, orain, lasarte-oriatar asko berriro ere euskara ikastera animatzen ari dira. Arrazoiak askotariko dira: seme-alabei etxerako lanetan lagundu, harreman sareko zenbaitekin euskarazko hizkuntza ohiturak hartu, euskarazko komunikabideak eta euskarazko kultura ekoizpena kontsumitu... Herrira iritsi berria ez bada, behintzat, esan daiteke ia ez dagoela lasarte-oriatarrik bere harreman sarean euskaldunik ez duenik.

Horregatik, hain zuzen, Lasarte-Oriako Udal Euskaltegiak ikasturte honetarako aukeratu duen leloa: Aspaldiko! Euskara berriro zure bizitzan. Eta Lasarte-Orian bezala, inguruko herrietan ere antzeko egoera antzematen da. Geroz eta jende gehiago dago Gipuzkoan euskarazko nozioak galdu eta berreskuratu nahi dituenak. Hori dela eta, euskaltegi honetako irismen esparrua zabala da, eta lasarte-oriatarrez gain, Villabona eta Donostia arteko korridoreko biztanleak ere hartzen ditu, baita Buruntzaldeko beste herrietako jendea ere, hala nola, Andoain, Urnieta, Usurbil eta Hernani.

Lasarte-Oriakoak ez diren horiengan pentsatuz, gauzak erraz dauzkate Udal Euskaltegira etor-tzeko. Eraikina herriaren erdialdean kokatzen da, Bekokale bidea 1, kiroldegiaren ondoan eta Osasun Zentroaren gainean. Garraio publikoan ibiltzen direnentzat, autobus eta tren geltokietatik oso hurbil dago. Bestalde, kotxearekin mugi-tzen direnek autobideko sarrera-irteeratik minutu batera aurkituko dute euskaltegia eta nahiko erraz aparkatzeko tokia izango dute.

Gehienbat publikoaren zerbitzura dauden langileak joaten dira Lasarte-Oriako Udal Euskaltegira (udal, Aldundi, Jaurlaritza, Osakidetza, azalera handiko salmenta tokiak ?). Ikasle horiek, harreman sarekoekin euskaraz jarduteko gai izateaz gain, ibilbide profesionalean aurrera egin nahi dute, edota lan egoera finkatu. Multzo horrekin lotuta, ikasketak amaitu berri izanik, funtzio publikora iritsi nahi dutenak daude. Bistan denez, lan eskaintza publikoek, OPE famatuek, eragin handia dute ikaslerian, eta bai lanpostua lortzeko, bai lan-poltsetako zerrendetan hobeto posizionatuta egoteko, garrantzia handia dute HE edo PLak (Hizkun-tza Eskakizun edo Profil Linguistikoak).

Beste ikasle multzo bat azken urteetan kanpotik etorritakoak dira. Horientzako euskara integraziorako lehen-lehen mailako tresna da.

Ikastaroei dagokienez, bi modalitate daude, aurrez-aurreko eskolak edota online, eta ikasle bakoitzak hobekien datorkiona aukeratu dezake. Horrela, aurrez-aurrekoetan hiru ordutegi eskaintzen dira: 9.00-11.30, 15.00-17.30 eta 18.30-21.00. Egunean 2,5 ordu, astelehenetik ostegunera, astean 10 orduko erritmoan. Lanean txandaka ibiltzen direnentzat ez dago aitzakiarik, beraz, hiru ordutegi horietan txandaka ibiltzeko aukera baitago. Hala ere, ordutegiarekiko menpekotasunik eduki nahi ez duten horiek online ikasteko aukera izango dute. Hauek astean behin ordubeteko mintzamen saioa izango dute euskaltegian eta bi astetik behin 30 minutuko tutoretza.

Hutsetik hasi eta C1 mailara (EGA) bitarteko maila guztiak eskaintzen dira. B1 mailara arteko tituluak euskaltegian bertan lor daitezke eta, etorkizun hurbilean, gainerako tituluak ere euskaltegian bertan lor-tzeko aukera aurreikusten da.

Guztira, ikasturteak 36 aste inguru izaten ditu, eta ikasleek jaso di-tzaketen diru-laguntzak kontuan hartuta, astean 2 euroan atera daiteke; pintxo-potearen prezioan hain zuzen.

Lasarte-Oriako Udal Euskaltegiko irakasleak urte askotako eskarmentua duten profesionalak dira, hizkuntzen irakaskuntzan eman den bilakaera metodologikoan ondo jantzitakoak. Eta ikasleak talde batera etortzen badira ere, ikas/irakas-prozesua ikasle bakoi-tzaren behar eta baldintzetara pertsonalizatzen dakite.

Teknologia eta metodologiari dagokionez, IKTak (Informazio eta Komunikazio Tresnak) erabiltzeko prestatua dago, bai aurrez-aurreko ikastaroan eta baita online ere. Euskaltegian bertan sortutako ikas-tunitate banku zabala dute, erabilerarekin berritzen, egokitzen eta zabaltzen ari direna. Eta euskaltegian egiten den lan didaktiko guztia digitalizatuta dute; hala nola, materiala, programazioak, ikas/irakas-prozesuaren jarraipena, etab.

Eraikinari dagokionez, ikaskun-tzarako gune atsegin eta egokia da. Bere instalazioetan bost ikasgela, ordenagailu gela bat, bideo-gela, liburutegi zerbitzua, erabilera ani-tzetarako gela, irakasle-gela, etab. ditu. Horretaz gain, nabarmendu behar da ezinduentzako sarbide egokitua duela.

Bertan matrikulatzeko azken eguna irailaren 19a izango da. Euskara ikasteaz gainera, oso esperien-tzia aberasgarria da ikastaro hauetan parte hartzea. Lasarte-Oriako Udal Euskaltegiko ikasleek ez dute gezurrik esaten zera diotenean: “Ez naiz euskara bakarrik ikasten ari, askoz gauza gehiago ikasten ari naiz”.

Lasarte-Oriako

Udal Euskaltegia

Bekokale bidea 1

Tfn. 943 36 16 21

euskaltegia@lasarte-oria.eus