Sustraiak lurrari lotuz, ametsei bide eman
Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastola aintzindaria izan da prebentzioan indar egiten duen ‘bullying’-aren aurkako Kiva egitasmoa martxan jartzen
Haurra ikastolara sartzen den unetik euskaraz biziko da. Haur Hezkun-tza, haurraren lehen urteak, estrategikotzat jotzen dituzte adituek, pertsonaren hezkuntzaren oinarria hor eraikitzen delako. Haientzat propio egokitutako guneetan irakasleen lantalde egonkorrak ezin goxoago hartuko ditu hezkuntzan lehen urratsak egin behar dituen haurra, hura den bezala onartuz eta erdigunean bere ongi izatea jarriz. Finean, haurrak ondo egoteko zer behar du? Entzuna izan, errespetatua, bere erritmo biologikoak aintzat hartu, bere beldurrak entzun eta bideratu, inguruarekiko atxikimendua eduki, goxotasuna... horretarako ateak irekiak ditu ikastolan.
Lehen Hezkuntzarako urratsa sendo egingo dute, sustraiak lurrari lotuz, baina ametsei uko egin gabe. Jakin-tza akademikoaz harago baitoa Salbatore Mitxelena ikastolaren eskain-tza. Edozein bizitza egoeretan konpetentea izateko tresnak eskainiko dizkio marko pedagogikoak, pentsa-tzen, ikasten, elkarbizitzen, norbera izaten, egiten eta ekiten ikas dezan. Ikastolak baditu baliabideak eta lantalde prestatua hori eskaintzeko. Integrazioaren pedagogian oinarritzen da irakaskuntza, eta haurrei baliabideak eskaintzen dizkie bizitzako zenbait egoeretan aurre egiteko, zein lan taldean moldatzen ikasteko. Ikaskuntza kooperatiboa aplikatzen da horretarako.
?DBHrako EKI proiektu aitzindaria txertatua dago jadanik Salbatore Mitxelenan, eta emaitzak oso emankorrak izan dira. Proiektu digitala da, eta egin beharreko doikuntzak eginak ditu ikastolak horretarako.
Ikastolak mende erdia darama Zarautzen txertatuta. Herritarrek sortu zuten, herrian eta herriarentzat, eta herriarekiko duen lokarri hori ez da eten. Hartu-eman zuzena jorratzen dute ikasleek Zarauzko kultur eskain-tzarekin, belaunaldi ezberdinetako pertsonekin elkarlanean... Jaso eta emanez aberasten dira haurrak, elkartasuna garatuz.?
Euskaraz bizi da ikastola: bai ikasgelan, bai ikasgelatik kanpo. Komunitate osoaren bizi hizkuntza euskara da, uneoro. Euskara du ardatz, baina era berean, gaztelania eta ingelesa menperatuko dituzte ikasleek eleanitz proiektuaren bitartez, eta frantsesa aukeran izango dute.
Horretaz gain, baina, ikastolak sare oso bat du eskola orduetatik kanpo: etxebeltz bertso eskola, eskola kirola, multikirolak, piano klaseak, xakea...
?Jangela zerbitzua ere badago. Autogestionatua da. Inguruko baserritarrei erositako produktuekin egunero bertan egindako bazkari ondua ematen da.?
Hezkuntza komunitate honek hiru ardatz nagusi ditu: irakasle eta langileak, ikasleak eta gurasoak. Gurasoak proiektuaren parte dira eta modu aktiboan parte hartzen dute. Erabaki garrantzitsuenetan gurasoen Batzarrak du azken hitza. Era honetan gurasoak seme-alaben hezkuntzara lotzen dira zuzen-zuzenean.?
Sustraiak lurrari lotuz, ametsak egia bihurtzeko, ikastola bidelagun izango du gerturatzen denak. Animatu erroak botatzera! Zatoz gurera! Informazio gehiago: www.zarauzkoikastola.eus.? N.G.
Más en Bertan
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba
-
El festival de pelota del 1 de julio traerá a pelotaris de primer nivel a Irun