Itsas Gela elkartea 2001eko abenduan jaio zen Pasaian. Bertako lagun kuadrilla batek bere herria oraindik itsasotik era jasangarri batean bizitzeko ohitura mantendu nahi zuen. Beraz, irabazi asmorik gabeko erakundea sortu zen, errespetua, babesa eta, batez ere, itsasoaren gozamena sustatzea helburu duena, gaur egun ere.
Hasieratik, Itsas Gelakoak konturatu ziren bere lana aurrera eramateko eta erakargarria izateko tresna bat behar zutela. Helburu horrekin itsasontzi baten bila hasi ziren. 2003. urtean aukera egon zen Mater, egurrez eraikitako azken euskal atunontzi handia erosteko. Gaur egun Ontzi Museo Ekoaktiboan bihurtu da eta Pasaian du portua.
“Urte horietan Eusko Jaurlaritzak sustatuta, arrantza flotaren berriztapen handi bat eman zen pasa ziren egurrezkoak izatetik txapazkoak izatera. Materrek garai horretan bakarrik hamahiru urte zituen itsasontzi baterako oso urte gutxi direla. Beraz, bigarren bizi-tza bat eman nahi izan genion. Handia da 33 metro ditu”, gogorazi du Izaskun Suberbiolak Mater ontzi-museoaren zuzendariak.
"Gaur egun, gizartea itxaropen aktibo batera gidatu nahi du ‘Mater’ ontzi-museoak, gure ohituretan aldaketa bat sustatzeko”
“Mater ondare bat da, eta ondare inmateriala ere bada egurrez itsasontziak egiteko jakin-tza guzti hori jasotzen duelako. Horrelako itsasontziak oso egokituta daude gure Kantauri itsasoko indarrara”, azpimarratu du.
“Ni Itsas Gelara 2003an atxikitu nintzen, nire aita sortzaileetako bat izan zen, eta nire lehenengo proiektua izan zen Mater bera edo ontzia bera balioan jartzea eta era berean Pasaiako itsas ondare ezberdina berreskuratzen eta jendearentzat hurbila egiten. Azkenean bidea museo bezala aurkitu genion”, azaldu du Suberbiolak.
“Urte horietan asko zentratu ginen itsas-ondare naturala zein kulturala jendeari gerturatzen”, aipatu du. Orduan hasi ziren udazkenero Ulia eta Jaizkibeleko senadetara jaisten itsas ertzak zein inpaktu jasotzen dituen ikusteko eta bertako biodibertsitatea ezagutzeko. “Hau beti herri mailan eta era oso parte-hartzaile batekin landu dugu”, azpimarratu du.
“Meipi desagertu zen, baita Pasaiako bi azkeneko bi bakailo ontzi handiak eta ondare kultural guzti hori jasotzen saiatu ginen. Hau guztia Blas de Lezo, Albaola eta Azti, Portua bezalako erakundeekin saretuz egin genuen"
“Aldaketa asko egon ziren urte haietan, Meipi desagertu zen, baita Pasaiako bi azkeneko bi bakailo ontzi handiak eta ondare kultural guzti hori jasotzen saiatu ginen. Hau guztia Blas de Lezo, Albaola eta Azti, Portua bezalako erakundeekin saretuz egin genuen”, aipatu du.
Horrela eman zituzten lehenengo hamar urteak, traba guztiak gaindituz. Poliki-poliki ekintza desberdinak hasi ziren burutzen bai talde, ikastetxe eta partikularrekin. Gaur egun, 100 jarduera baino gehiago kudeatzen dituzte. “Puntu honetara iristeko aurretik ikerketa asko egin behar izan genuen”, gogorazi du.
Ekoaktibitateak
Kultur ondarea jasotzearekin batera, Ekoaktibitate deitu zituzten jarduerak antolatzen hasi ziren. “Garai horretan bagenituen lehenengo datu batzuk eta biodibertsitearen galeraz eta itsasertzak jasaten ari diren inpaktuaz kezkatuta, aldaketa bat sustatu behar genuela pentsatu genuen”, baieztatu du.
Orduan ekin zioten lehenengo sentsibilizazio kanpainak antolatzeari eta Materri Ortzadarra margotu zioten itxaropena sinbolizatuz. “Gaur egun gizartea itxaropen aktibo batera gidatu nahi du Materrek”.
“Eskolekin hasi ginen lanean eta gazteengan zentratzea pentsatu genuen, askotan gai askori paso egiten dietelako”, onartu du. “Hor hasi ginen gure lehenengo proiektu eraldatzailea gauzatzen, Gazteak aldakateren protagonista du izena eta DBH3 eta 4 edo lehenengo Batxilerreko ikasleei zuzenduta dago”.
Eskolan ematen den edukia da eta bi hilabetetan bai ikasleak eta baita irakasleak ere ahalduntzen ditu, ondoren beraien komunitateetan itsas hondakinei buruzko sentsibilizazio proiektu edo prebentziorako proiektuak gara-tzeko eta komunikatzeko. “Hau guretzat oso garrantzitsua da, ez bakarrik proiektu baten diseinua egitea, baizik eta hau martxan jar-tzea, gazteak protagonista eta ekintzaile sentitzeko, gure gazteek potentziala daukatelako eta askotan ez dugu probesten”, esan du.
Haratago joan nahi dute, proiektu hauek ondorengo bat izan eta herrian bertan aldaketa hori luzera begira markatu dezaten.
"Gure espezieak, Sapiens, ikusten duena errepikatzen ikasten duelako. Heldua etxeko eredua da, baina era berean zailagoa da bere ohiturak aldatzea"
Materrek eskaintzen dituen beste ekoaktibitate batzuk hauek dira: Kostaldea Ikertzen, kostaldeak ezkutatzen dituen eta naturarekin lotzen dituen sekretu ekologikoak modu praktiko eta dibertigarrian aztertzeko; Mikroplastikoak Hondartzan, hondartzako metro koadro batean dagoen mikroplastiko kopuru handia ikusteko, eremua aztertu eta laginketa zientifiko bat egiten ikastea; Itsas Hondakinen Arrantza, Mater itsasontzian; eta hilean behin egiten diren Senadi Garbiketak.
Herritar sentsibleekin ekopatrullak sortu dituzte ere, hauek ahalduntzeko. “Beraien komunitateetan ekintzaile izatea eta mugimendu ezberdinak sortzeko proiektua da, herri mailako gobernantza sustatzeko”, azaldu du. “Oso inportantea da pertsona bakoi-tzak bere helburu zehatz eginkorrak identifikatu eta egiteko aldaketa bat sortzea”, azpimarratu du.
“Guretzat inportantea da heldua transformatzea, gure espezieak, Sapiens, ikusten duena errepikatzen ikasten duelako. Heldua etxeko eredua da, baina era berean zailagoa da bere ohiturak aldatzea”, aipatu du. “Izan zaitez erreferente zaintzan eta aktiboki zure ingurua zaintzen, ez bakarrik itsasoa, baizik eta zure etxe ondoko parkea edo zuhaitza ere oso garrantzitsuak dira”, animatu du.