Egun handia da gaur Urretxu eta Zumagarraga herrietan. Santa Lutzi Euskadiko feriarik garrantzitsuenetako bat da eta urtero egun berean ospatzen da, abenduaren 13an. Azoka honek Erdi Aroan du jatorria. Ezkion hasi bazen ere, 1727. urtetik aurrera Urretxun egiten hasi ziren, eta azoka handitu ahala, pixkanaka, Zumarragara hasi zen zabaltzen. Hori horrela, 80. hamarkadan, Urdaneta kalea ganaduaren kokaleku gisa aukeratu zuten, eta aurten ere bertan egongo dira zaldiak, moxalak, behorrak... Laster, egunkari honetan erreportajea osorik irakurtzeko aukera izango duzu.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
