Egutegia 2024
Gipuzkoako jaiak: Maritxu Kajoi
Urtero bezala, Argotek marraztutako egutegia lortzeko aukera luzatuko dizu NOTICIAS DE GIPUZKOAK. Eskura ezazu datorren abenduaren 15ean, doan eta kupoirik gabe
Urriko lehen ostiralean Maritxu Kajoi festa ospatzen da Arrasaten. Dotore eta distiraz jantzita, arrasatearrek kaleak hartzen dituzte txikiteroen zaindariaren egunean. Txantxetan hasi zen jaia orain dela 46 urte. Garai hartako herritar batzuek Ama Birjinaren omenez hartzen zituzten txikitxoak, eta hortik sortu zen festa. Harrezkero, Euskal Herriko jai-egutegian egun lotsagabeenetako bat bihurtu da. Urtero, gainera, Maritxuk mirari batekin harri-tzen ditu bere jarraitzaileak; ezagunenen artean, ura ardo bihurtu zuenekoa. Laster, egunkari honetan erreportajea osorik irakurtzeko aukera izango duzu.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oiartzun propone integrar el Consorcio Haurreskolak en su modelo
-
Prevenir y detectar a tiempo las adicciones, eje de una charla en Ordizia
-
Detienen en Irun y Hondarribia a dos personas tras localizar sustancias estupefacientes en sus vehículos
-
Los azkoitiarras apuestan por un parque de chorros de agua para hacer frente al calor estival