- Joan den ostiralean abiatu ondoren, Zestoako X. Antzerki Asteko aurreneko emanaldiek oso harrera ona izan dute. Hala ere, egitaraua igandera arte luzatuko da eta herritarrek beste bost emanaldirekin disfrutatzeko aukera izango dute datozen egunotan.

Gaur, Hiru Kortse, azukre asko eta brandy gehiegi obra ikusi ahalko da (20.30ean), Caravan Park-en. Bihar Lur antzezlana oholtzaratuko da (18.30ean), Kultur Etxean; eta ostiralean Zestoako antzerki eskolako haur eta gaztetxoen Inork espero ez duena lana ikusi ahalko da, ordu eta leku berean. Larunbatean Eresia taularatuko da eta igandean Sexberdinak antzezlanak emango dio amaiera Antzerki Asteari.