- Gaur ospatzen da lesbiana, gay, transexual, bisexual, intersexual eta queer-en eskubideen aldeko nazioarteko eguna eta Tolosako Udalak ekitaldi bat antolatu du egunarekin bat eginez. Ostegunean, hilak 30, Anarquía Relacional antzezlana, izango da, 19.30ean Topic-en, Mila Espiga eta Belén Cruz aktoreen eskutik. Horrez gain, Zerkausia ere LGTBIQ+ banderaren koloreez koloreztatuta egongo da uztailaren 3ra arte.