- Ibarrako Udalak martxan izan du Bitartekari irakurle kluba eta 2022-2023 ikasturtera ere zabaldu nahi du.

Bitartekari kluba haur- eta gazte-literaturaz hausnartzeko eta goza-tzeko helduen irakurketa kluba da. Hamabostean behin elkartzen da (azken ikasturtean asteazkenetan bildu da, 18.00etatik 19.30era) eta Imanol Merceroren laguntzarekin haurrengan eta gazteengan irakurzaletasuna nola sustatu hausnartu dute, literatura hori irakurriz eta ezagutuz.

Klubean parte hartu nahi izanez gero, ekainaren 30era arteko izen-emate epea zabalduko du Udalak. Izen emateko, ibarraeuskaraz@gmail.com helbidera idatzi beharko du interesatuak, izen-abizenak, e-posta bat eta telefonoarekin. Taldeak aurrera egiteko, ezinbestekoa izango da gutxienez zortzi laguneko taldea sortzea.