- Sanlo eskubaloi taldeak benjamin eta alebin mailetako haur eta gaztetxoei zuzenduta dagoen Eskubaloia plazan ekimena antolatu du datorren larunbaterako (9.30etik 12.30era) Kalegoen plazan (euria bada Olaizaga kiroldegian). Ekimenean 2010etik 2013ra bitartean jaiotako neska-mutil guztiek har dezakete parte. Hori bai, interesatuek aurrez eman behar dute izena sanlo.net web gunean. Informazio gehiagorako sanlolatxo@gmail.com helbidera idatz daiteke.