Pasa den urtean, udalak jakitera eman duenez, Errenteriako 106 etxebizitzek, etxe-konpostajearen bitartez, 24 tona biohondakin baino gehiago herrian bertan kudeatu dituzte. Gainera, auzo-konpostaje programan parte hartzen duten 44 familiak 12,5 tona baino gehiagoz arduratu dira. Beraz, guztira, 150 familiek etxeko biohondakinen 36,5 tona herrian bertan konpostatu dituzte.

Errenteriako Udalak 2014tik abian du konpostaje programa. Helburua jatorrizko bereizketa handitzea eta biohondakinen prebentzioa hobe-tzea da konpostajearen bidez, bai etxe indibidualetan, baita herrian dauden bost auzo-konpostaje guneen bitartez.

Konpostatzeak, zabortegietan buka daitezkeen hondakinak gutxitzeaz gain, konposta ere sortzen du, kalitate handiko ongarri naturala. Konposta, programan parte hartzen duten bolondresen artean banatzen da, baita udal lorategietan.

Horretaz gain, konpostajea egiten duten bizilagunek %40eko hobaria dute euren hondakinak bildu eta ezabatzeko tasan, egiten duten lana konpentsatzeko. Programan parte hartu nahi dutenek udaletxean izena eman behar dute.