- Azpeitiarrek eta musika gustoko duten guztiek Juan Antxieta musika eskolak, Udalak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean antolatutako Argiztatutako gauak ekimeneko kontzertuekin gozatzeko aukera izango dute gaur eta uztailaren 1ean Soreasuko kulturgunearen ondoan dagoen plazatxoan.

Mireia Galarzak aurkeztuko ditu 21.30ean hasiko diren musika emanaldi horiek eta guztira 15 musikari gaztek hartuko dute parte. Udaletik jakinarazi dutenez, "musika eskolan musika ikasketetako azken urratsetan diren ikasleak izango dira kontzertu hauetako protagonistak".

Ostiral honetarako antolatutako aurreneko saioa pianoari eskainita izango da eta bertan ondorengo musikariek parte hartuko dute: Yera Elorza, Miren Urbieta, Ninbe Urbieta, Maialen Olea, Jone Odriozola, Intza Osinalde, Nahia Pineda eta Naia Olea. Pianojole gazte hauek "bi, lau eta sei eskutara joko dute Soreasu ondoko plazatxoan.