- Joan den larunbatean kanpoko igerilekua ireki ondoren, Azpeitiko Udalak atzo jarri zituen martxan Izarraizko Atea parkeko ur-txorroen gunea. Eremu hori egunero egongo da irekita, irailaren 15a arte eta 11.00etatik 20.00etara bitartean, hain zuzen ere. Udalak gogorarazten du ur-putzuan ezin dela animaliarik sartu eta parkean "giza-legez" jokatzeko eskatu du.