- Beroa iritsi da, eta beraz, Beasaingo Udalak martxan jarri ditu Dolarea parkeko ur-jolasak. Datorren urrira arte funtzionamenduan egongo dira. Izan ere, kendu eta jarri egin daitezke jolas hauek.

Ur-jolasak iazko urrian estreinatu ziren, Dolarea parkearen eraberritze lanen baitan. Jolasen helburua, eremu baztertuari bizia ematea izan da. Gainera, ur-jolas hauek uraren kontsumo arduratsu bat egiten dute, zirkuitu itxi batean berrerabiltzen den uraz hornitzen baitira, iragazpen sistema bati esker. Horrela, mila ur litroren kontsumoa ekiditen da eta ingurumenari laguntzen zaio. Gainera, uraren osasungarritasuna bermatzeko, igerilekuetako urak duen kontrol berdina du osasun arauak betetzen direla baieztatzeko.

Jolasak martxan jartzeko eskuz aktibatu behar dira, uraren erabilera desegokia eta gehiegizkoa ez egiteko. Bestalde, 9.00etatik 21.00etara erabili ahalko dira.