- Oiartzungo energia komunitatea sortzeko prozesua martxan jarri nahi dute Udalak, herritar bolondresek eta Goienerrek. Oiartzunen energia burujabetzarako dauden aukerak aztertu eta lantzea izango da helburu nagusia, beti ere energia iraunkorraren esparruan. Horretarako, aurkezpen bilera izango da gaur 18.30ean, Manuel Lekuona liburutegian.