Bi urteren ondoren, Oiartzunek xanistebanak ospatuko ditu. Jaiak Iraitz Arabolazaren kartelak (irudiaren erdian) iragarriko ditu, Jai Batzordeko kideek osatutako epaimahaiak hala erabakita. 32 lan jaso ditu Udalak lehiaketan parte hartzeko. Arabolazak 600 euro jaso ditu, baina beste sari batzuk ere banatu dira: oiar-tzuar onena, akzesitak eta 100tze Sormen Espazioko bekak.