'Bagoaz' tailerra egin dute Idiazabalen
Gazteek euskararen inguruko kontzientzia hartzea du helburu nagusitzat saioak
- UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Idiazabalgo Udalak eta Aita Iparragirre herri eskolak elkarlanean antolatutako saioa egin dute Idiazabalgo LH6ko ikasleek. Bagoaz da tailerraren izena eta arnasguneen hezkuntza proiektuan jartzen du begirada.
Gazteek euskararen inguruko kontzientzia hartzea du helburu nagusitzat; hizkuntzen arteko harremanak ondo ezagutuz, euskaldun gisa ahaldundu eta aktibatu ahal izateko.
Izan ere, Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskolako haurrak DBH eta batxilergoa egitera Beasain eta Lazkaora joaten dira, eta bertan errealitate erdaldunago bat aurkitzen dute. Horregatik, datorren ikasturtean hizkuntza ohituretan aurkitu ditzaketen aldaketen inguruan hausnartu dute tailerrean, beraiek izan dezaketen paper garrantzitsuaz ohartzeko.
Saioaren ebaluazioa "erabat positiboa" izan dela adierazi dute antolatzaileek.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du
-
Beasain: Las hortalizas de primavera serán protagonistas del mercado extraordinario de mayo
-
Detenido por robo con violencia y agresión sexual a una mujer en Donostia
-
Donostia recupera el encuentro anual de tango con más de 200 bailarines