- Telesail baten grabaketak eragina izango du Txokoaldeko trafikoan, datozen egunetan, Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez. Zehazki, bost egunez arituko dira auzoan lanean: gaurtik ostiralera eta maiatzaren 26an eta 27an. Batik bat, bi aldaketa nagusi antzemango dituzte: aparkaleku nagusiko hainbat plaza gordeko dira telesailaren ekoizleentzat, eta bost edo hamar minutu arteko trafiko mozketa laburrak egon daitezke. Telesailaren ekoizleak arduratuko dira trafiko mozketetaz.