Síguenos en redes sociales:

Nepalen inguruko proiekzioa eskainiko dute bihar Saroben

- Zanpatuz Mendi Taldeak proiekzioa eta hitzaldia antolatu ditu Mikel Inoriza eta Iker Madozen eskutik, Dorje Lakpa eta Nepalen inguruan, euskaraz. Bihar izango da, Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean. Emanaldirako sarrera guztiz doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira Saroben edo online bibe.me plataformaren bidez. Sarrera moduan, Joseba Oiarzabal eta Andoni Urbistondo urnietarrek Peruko Huayhuash mendikatean eginiko trekking-aren proiekzioa aurkeztuko da.