Azpeitiarrak babesteko Plan berezia diseinatu du Udalak
Bi milioi euro bideratuko ditu zehaztutako hamaika neurriak garatzeko
- Udalak bi milioi euro bideratuko ditu hamaika neurri zehazten dituen eta "egoera ezegonkorraren aurrean herritarrak babesteko" diseinatu duen Plan berezia garatzeko. Neurri batzuk aurrez sortuak dira eta egoerara egokitu dira momentuko beharrei hobeto erantzuteko; eta beste batzuk, berriz, berriak dira.
Erakundeak diseinatutako planak babes soziala, sustapen ekonomikoa eta trantsizio energetikoa bultzatuko duten hamaika dirulaguntza lerro jasotzen ditu: "Batzuk beste administrazioek jarritako laguntzak osatzera datoz; eta beste hainbat laguntza lerro Azpeitiko Udalak berak sortu eta bideratu ditu", azaldu dute udal agintariek.
Babes sozialerako 814.712 euro bideratuko dira. Diru horrekin, "okerren pasatzen ari direnen oinarrizko beharrei erantzuteko baliabideak eskainiko dira". Era berean, "adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen zaintzaren inguruko lanketan sakon-tzeko baliabideak jarriko dira".
Sustapen ekonomikorako, berriz, 610.000 euro bideratuko dira. Hortaz, azken urteotako sektorekako lagun-tzak mantendu dira baina "lerro berriak zehaztuz eta diru partida ere handituz". Berrikuntza gisa, Alde Zaharrean hutsik dauden lokaletan negozioa jartzen dutenei alokairurako laguntza emango zaie, bost urtez; eta energia berriztagarriak edo efizientzia energetikorako diagnostiko, auditoritzak edo azterketak zein inbertsioak ere diruz lagunduko dira. Gainera, eraikuntza sektoreko gremioei eta garraiolariei bideratutako laguntza lerro berri bat zehaztu da.
Azkenik, Udalak "trantsizio energetikoaren errokari aurre egiteko eta etxebizitzen irisgarritasuna hobe-tzeko" dirulaguntza lerro propioak ere jarriko ditu abian; aurreikuspenen arabera, "uda aurretik". l
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Usurbilgo kiroldegiko abonamenduen %25 konpentsatuko dira 2026an
-
Pasaia cerrará varias calles de Donibane y San Pedro por la botadura de la nao San Juan
-
ONGDs de Debagoiena reclaman a los ayuntamientos un plan para alcanzar el 0,7% en ayuda al desarrollo
-
Oñati se prepara para sentir la adrenalina del rally de cortos