Jabier Etxeberria apaiza omenduko dute
Abade oñatiarrari esker ona adierazteko ekitaldia bihar izango da eguerdiko mezaren ostean
- Jabier Etxeberria Arrese apaiza omenduko dute bihar Oñatiko San Migel parrokian izango den eguerdiko 12.00etako meza nagusiaren ostean. Iazko abenduan 90 urte bete zituen Etxeberriak eta orduan, Parrokiako batzordeak abade oñatiarra omentzea erabaki zuen, esker oneko keinu gisa. Erdi Aroko musikaz lagundutako kantu batekin eta Leonard Cohenen Hallelujah abestiarekin jantziko dute ekitaldia.
Hogeita bi urterekin apeztu zen Etxeberria eta lehen meza Oñatin bertan eman zuen. Ondoren, Bedoña, Arrasate, Ibarra, Tolosa, Donostiako Amara auzoa, Zumarraga eta Oñatiko parrokietan jardun izan du, ardura ezberdinak betez. Ibilbide honetan Elizbarrutiko Haur-tzaroko Idazkaritzako zuzendaria ere izan da.
Gaur egun, Donostiako Seminarioko egoitzan bizi da Etxeberria beste 40 apaiz nagusirekin, eta txandaka ematen du meza bertako elizan. Biharko Kristau komunitatearen esker oneko ekitaldia “oso pozik” jaso du omenduak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Sprilur derribará varios pabellones de ArcelorMittal Zumarraga
-
Donostia pide compartir con los ayuntamientos de la comarca la atención a los sintecho
-
Miguel Ríos cancela el Concierto Solidario de Navidad de Super Amara por prescripción médica
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ