- Urtero bezala, Beasaingo Irakurle Taldeak urtebete atzera Igartza Bekari esker argitaratu den liburua izango du solasgai. Aurten Irati Goikoetxearen Herriak ez du barkatuko liburuaren txanda da.

Maiatzaren 13an, 17:30ean, izango da saioa, Igartza Jauregian eta Irati Goikoetxea, taldeko dinamizatzaile dena, bertan izango da liburuaz irakurleekin solasean ari-tzeko.

Beasaingo Irakurle Taldeak herritar orori dei egiten dio parte har-tzera, taldeko ohiko parte hartzaileez gain, herritarrek ere aukera dutelako herriko sortzaile batekin solasean aritu eta gozatzeko.

Beasaingo Udalak Herriak ez du barkatuko liburuaren aleak jarri ditu liburutegian eskuragarri, liburua irakurri eta solasaldira hurbilduko direnentzako opari gisa.

Duela urtebete ikusi zuen argia Irati Goikoetxearen Herriak ez du barkatuko liburuak eta ordutik irakurle talde askotan izan da solasean: Bergara, Amezketa, Ataun, Idiazabal, Iruñea, Ordizia, Gabiria... Oraingoan, herrian bertan jarduteko aukera izango du.

Irati Goikoetxea Asurabarrena (Beasain, 1984), matematikan lizentziatua da eta matematika irakaslea Bigarren Hezkuntzan. Azken bost urteotan, ordea, Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusian dihardu lanean. Txiki-txikitatik idatzi izan du eta urte asko daramatza literaturari lotuta. Beasaingo eta Ordiziako irakurle taldeak dinamizatzen ditu eta hogei urte daramatza Ekaitz anaiarekin batera Segura Irratiko Itaka irratsaioa zuzentzen. Momentura arte lau liburu argitaratu ditu: Herriak ez du barkatuko (Elkar, 2021), Andraizea (Erein, 2014), Arraroa (Mensajero Ediciones, 2010), Orgasmus (Txalaparta, 2010)