'Noka' ikastaroa emango dute hilaren 5etik 9ra bitartean
Xabier Eizagirrek gidatutako saioak "praktikoak" izango dira eta izena asteazkenera arte eman daiteke
- Udalak hitanoa, eta bereziki, noka (emakumeei zuzentzeko erabiltzen den hitanoa) berreskuratzeko Hike Eizan! egitasmoa abiatu zuen orain dela urtebete. Ordutik, Euskara zinegotzia den Marijose Arregik esan bezala, "poliki-poliki, baina etenik gabe, pausoak ematen joan da".
Bide horretan, proiektua sustatzeko eratu den lantaldeko ordezkari ba-tzuk (Euskara zinegotzia eta teknikaria, Xabier Eizagirre hitano-irakaslea eta Eneritz Artetxe Erniarraitz bertsozale elkarteko kidea) beste bi ekimen berri eta "berritzaile" aurkeztu zituzten ostiralean: I Hike Eizan! Bertsopaper Lehiaketa eta Noka ikastaroa.
Egunkari honek apirilaren 25ean eman zuen bertso paper lehiaketaren berri (oinarriak www.azkoitia.eus atarian ikus daitezke). Noka ikastaroari dagokionez, hilaren 5etik 9ra bitartean eskainiko da Elkargunean (18.00etatik 20.00etara).
Xabier Eizagirre izango da irakaslea eta saioak "oso praktikoak" eta "azkoitiarrez" egingo dira.
Noka ikastaroan parte hartu nahi duten herritarrek asteazkenera arte eman dezakete izena euskara@azkoitia.eus helbidera idatzita edo 943 857 175 telefonora deituta.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du
-
Beasain: Las hortalizas de primavera serán protagonistas del mercado extraordinario de mayo
-
Detenido por robo con violencia y agresión sexual a una mujer en Donostia
-
Donostia recupera el encuentro anual de tango con más de 200 bailarines