Paseoak bakardade egoerak saihesteko
Parte-hartzaileak asteazkenero elkartuko dira, 15.00etan, Areizaga-Kalebarren plazan
- Udalak Elkarbide paseoen bigarren edizioa antolatu du, bakardade egoerei aurre egiteko eta kohesio soziala bultza-tzeko. Lehen zita asteazkenean izango da: 15.00etan, Areizaga-Kalebarrenen. Asteazkenero paseo bat egingo da. Herritar guztiak gonbidatuta daude.
Elkarbide iaz jarri zen abian, Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak proposatuta. Izan ere, pandemiak isolamendu eta bakardade egoerak areagotu ditu eta kohesio sozialean eta osasun mentalean eragina izan du. Paseoek aire zabalean sozializatzeko aukera eskaintzen dute. Gainera, ibilbideak herritarren aniztasun fisikoa eta funtzionala kontuan hartuta diseinatu dira.
Dinamika erraza da: parte har-tzaileak eta dinamizatzaileak topagunean elkartu ondoren, biko edo hiruko taldeak osatuko dituzte. Baldintza bakarra, egun horretako paseoa aurrez ezagutzen ez den norbaitekin partekatzea da. Parte hartzeko, Gizarte Zerbitzuetara jo behar da, 943 03 80 83 zenbakira deitu edo aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzi.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un festival muy 'hot' para los amantes del picante en Donostia
-
Gipuzkoa refuerza su lucha contra la basura marina con campañas de recogida de colillas
-
Las autoescuelas de Gipuzkoa anuncian movilizaciones por la falta de examinadores
-
Piden 4 años para un acusado de agredir sexualmente a una menor en Donostia