Síguenos en redes sociales:

Oganikorako poltsak doan banatzeko makina

Astigarragako Erribera kulturguneko sarreran jarri dute eta gehienez hamar astero zorro bat har daiteke

- Astigarragako Udalak organikoaren edukion-tzi marroian erabiltzeko poltsa konpostagarriak banatuko ditu doan. Etxebizitza bakoitzak hamar astero poltsa zorro bat eskuratu ahal izango du eta zorro bakoitzak 37 poltsa konpostagarri ditu. Astean hiruzpalau poltsen erabilera kalkulatu dute.

Poltsa konpostagarriak har-tzeko makina Erribera kulturguneko sarreran dago eta kulturgunea zabalik dagoen ordutegian bertaratu daitezke astigartarrak poltsak hartzera: astelehenetik ostiralera 9.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.

Edukiontziak irekitzeko txartela erabili beharko da.