- Udal Brigadak garbiketa berezia egin behar izan du Trinitate parkeko ur eremuan eta inguruetan pilatutako zaborra kentzeko. Hori dela eta, Udalak "arduraz jokatzeko eta norberak sortutako hondakinak behar bezala birziklatzeko" eskaera luzatu die herritarrei. Udaletik gogorarazi dutenez, "guztioi dagokigu gure herria txukun eta garbi mantentzea eta horregatik arduraz eta errespetuz jokatzeko" deia egiten du.