- Asteburuan Aste Santuko hiru txapelketa jokatu dira Zarauzko Astin. Larunbatean infantil neskek jokatu zuten III Emakumezkoen Txapelketa. Realak Lagun Onak taldeari irabazi eta gero txapelduna izan zen. Hirugarren taldea Goierri Gorri izan zen eta Zarauzko taldea laugarren geratu zen. Egun berdinean jokatu zen XVI Jose Angel Iribar alebinen txapelketa. Lehenengoa Athletic izan zen Realari irabazi eta gero, hirugarrena Errenteriako Touring izan zen eta laugarrena Zizurkilgo Danena. Azkenik atzo jokatu zuten infantil mutilek XXIV Gonzalo Urkia Txapelketa Reala txapeldun izanik Lengokoak taldeari irabazita. Hirugarren Euskalduna eta laugarren Lekeitio izan zen