- San Martzialgo lehen guduaren 500. urteurrena ospa-tzeko lehen ekintza urtarrilean jarri zuen abian Alardearen Agintari Batzordeak. Ikerketa-beka baten eskaintza izan zen, alegia, eta dagoeneko badu irabazlea; Amaia Aramburu Escamochero da, 24 urteko irundarra, bere Las conocidas (o desconocidas) once melodías de San Marcial lanarekin. Ikerketaren helburu nagusia "San Martzialgo musika aztergai hartzea da, ekainaren 30ean Irunen interpretatutako musika-lanen historia eskaintzeko". Lana Valladolideko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko Historia eta Musika Zientzietako Graduan egileak aldez aurretik egindako Gradu Amaierako Lanaren jarraipena izango da. Arambururen proposamenak 2.000 euroko beka jaso du eta, deialdiaren oinarriak adierazten dutenez, ikerketa urriaren 31a baino lehen bukatu beharko du autoreak.