- Urola Erdiko EH Bilduk autobusak antolatu ditu hilaren 17an Iruñean Euskal errepublika. Bakea, burujabetza, Demokrazia lelopean egingo den Aberri Eguneko manifestaziora joateko. Autobusa 10.10ean aterako da Eroski Txikitik (Iruñeatik buelta 19.00etan izango da) eta zerbitzua erabili nahi dutenek Latz tabernan edo azkoitia@ehbildu.eus helbidera idatziz eman dezakete izena.