Abian da San Joanak iragartzeko kartel lehiaketa
Maiatzaren 6a bitarte aurkeztu ahal izango dira lanak eta bi kategoria izango ditu lehiaketak
- Andoain San Joan jaiak iragartzeko kartel lehiaketa izango da aurten ere. Lehiaketak bi maila izango ditu; 17 urtez azpikoa eta 17 urtez gorakoa. Era berean, epaimahaiak bere sariak emango ditu eta publikoak bereak. Lehiaketan nahi duen orok parte har dezake, bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkezteko aukera izango duelarik. Sariak Andoaingo Salkin elkarteko dendetan erabiltzeko bonoak izango dira eta udalaren web orrian kontsulta daitezke. Lanak maia-tzaren 6ko 0.00ak arte aurkeztu ahal izango dira www.andoain.eus helbidean aukeran izango den formularioa betez.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El hospital de Zumarraga cambia su entrada principal por las obras del nuevo edificio
-
Servicios especiales de autobús para disfrutar de la fiestas de Carnaval en Azpeitia
-
Mutriku suspende por un año las autorizaciones y licencias para hoteles y viviendas turísticas
-
La cámara del cruce del Isabel, en Urretxu, no pone multas de 200 euros ni quita puntos