- Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumera itzuliko da apirilaren 8 eta 9an, ostirala eta lrunbata. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du hirian, aurten 7. edizioa ospatuko du, eta saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin gozatuko dute. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14.edizioan sarituak izandako lau film eskainiko dira, tartean Mendiak-1976. Joan den abenduan Mendi Filmeko Hasiera Ekitaldian estreinatu zenez geroztik, azken boladako pelikularik arrakastatsuena bihurtu da. Beste hiru pelikulak Jötunn, The Traverse eta Black Ice izango dira. Saioak 19.00etan hasi eta 21.00etan bukatuko dira bi egunetan eta filmak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, Mendi Filmek sortutako azpitituluekin. Sarrerak salgai daude hiru eurotan Arma Plazako bulegoan edo Kutxabankeko tiket salmenta webgunean.