Mendi Tour Hondarribian egongo da asteburuan
2021eko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian saritutako lau pelikula eskainiko dira Itsas Etxean
- Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumera itzuliko da apirilaren 8 eta 9an, ostirala eta lrunbata. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du hirian, aurten 7. edizioa ospatuko du, eta saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin gozatuko dute. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14.edizioan sarituak izandako lau film eskainiko dira, tartean Mendiak-1976. Joan den abenduan Mendi Filmeko Hasiera Ekitaldian estreinatu zenez geroztik, azken boladako pelikularik arrakastatsuena bihurtu da. Beste hiru pelikulak Jötunn, The Traverse eta Black Ice izango dira. Saioak 19.00etan hasi eta 21.00etan bukatuko dira bi egunetan eta filmak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, Mendi Filmek sortutako azpitituluekin. Sarrerak salgai daude hiru eurotan Arma Plazako bulegoan edo Kutxabankeko tiket salmenta webgunean.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El Bidasoa Atletiko Taldea cierra la temporada de Liga con dos octavos puestos en Soria
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Donostia acogerá el Congreso Mundial de Ciudades Amigables con las Personas Mayores
-
Donostia apuesta por descuentos en el transporte público según cada capacidad económica