Síguenos en redes sociales:

Euskararen Planaren bilera berri bat deitu dute

Pasaiako saio desberdinetan ateratako ideiak bateratzeko elkartuko dira bihar

- Pasaiako Euskararen Plan Estrategiko berria osatzeko prozesuaren baitan, planaren lanketan parte hartu duten guztiak bateratze saio batera deitu dituzte bihar Pasai Donibaneko kulturgunean 18.30ean; orain arte arloka edo barrutika landu dena bateratzeko helburuarekin. Kike Amonarriz soziolinguista ere izango da bertan, aktibazio sozialaz hitz egiteko.

Azken hilabeteetan herritar eta eragileek beraien iritziak eman ahal izan dituzte galdetegi bidez edo antolatutako saioetan.

Prozesuan parte hartu eta saiora joan nahi dutenek euskara@pasaia.net helbidera idatzi beharko dute, asistentzia baieztatzeko.