- Datorren apirilaren 4an, astelehenez, Euskal Herriko Itzulia Hondarribian hasiko da. Etapak hirian hasi eta bukatuko denez, zenbait trafiko aldaketak ekarri ditu. Trafiko aldaketa nagusienak 12.00etatik 18.00ak arte egongo dira martxan, "baina logikoa denez, zenbait debeku aldez aurretik jarriko dira abian", azaldu zuen atzo Maria Serrano zinegotziak. Eragin nagusienak Lurgorrin, Higer Bidean, Alde Zaharran eta Santiago kalean sumatuko dira, bertako etxebizitzetako autoek ezin izango dutelako ez sartu ezta atera ere. Hortaz gain, autobus zerbitzuetan ere aldaketak egongo dira, baita hiriko beste zenbait kaletan ere, Loraitz eta Iterlimenen, Soroetan edota Baserritar Etorbidean ere. Horregatik, Udaletik Itzuliak eragingo dituen aldaketen informazio praktiko eta zeha-tza guztia hurrengo webgunean jarri dute eskuragai: itzulia.hondarribia.eus.