- Urola Ikastolak jakinarazi duenez, 2022/2023 ikasturterako ikasle berrientzat Batxilergorako eskabideak eta agiriak aurkezteko epea gaurtik apirilaren 8ra bitartean izango da irekita. Zentroak batxilergoko bi modalitate eskaintzen ditu: Zientzia eta Teknologia, eta Giza eta Gizarte Zientziak. Informazio gehiago edo hitzordua hartu nahi duenak Urola Ikastolako 943 899 335 telefono zenbakira dei egin edo www.urola.eus web gunea begira dezake.