- Bihar Laburbira euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria Reina Aretoan ikusteko aukera egongo da, Euskaltzaleen Topaguneak eta Lau Haizetara euskaltzaleon elkarteak antolatuta, Errenteriako Udalaren laguntzarekin.

Sarrera irekia izango da aforoa bete arte. Ateak 17.30ean zabalduko dira eta ekitaldia 18.00etan hasiko da.

Aurtengo ediziora 19 lan aurkeztu dira eta bederatzi film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Guztira, 80 minutuko emanaldia izango da goi mailako filmeez osatua.