- HH3tik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi zerbitzua prestatu du Idiazabalgo Udalak. Apirilaren 19tik 22ra bitartean egingo dira udaberrilekuak udalerrian zehar. Izen-emateko epea gaur zabaldu da eta martxoaren 25era arte, ostiralerarte, irikita egongo da. Online www.idiazabal.eus atarian zein liburutegian aurrez aurre egin daiteke inskripzioa.